'Maialen' trainerua aurkeztuko dute gaur, denboraldi berriari begira

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 13a, 00:00

Aurredenboraldiko estropadak bukatuta, lehiari ekiteko prest dago Hernaniko 'Maialen' trainerua. Ekainaren 22an ekingo dio ETE Ligari, Astilleron; eta horren atarian, hernaniarren aurrean aurkeztuko dute trainerua, gaur arratsaldean. Zinkoenean izango da, 19:30etan hasita. Bertaratu eta arraunlariak animatzeko deia luzatu die Hernaniko Arraun Elkarteak, herritar guztiei. Beste denboraldi batez, Emakumeen Traineru Elkartearen Ligan ariko da Hernani, beste zazpi trainerurekin batera: Astillero, Deustu, Kaiku, Ondarroa, San Juan, Zarautz eta Zumaia. 14 estropada jokatuko dituzte guztira, ekainaren 22tik abuztuaren 18ra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!