Ampostako distantzia erdiko errelebozkako triatloia irabazi du Luis Goñik

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 12a, 08:53

Etxaun taldearekin gailendu zen. Igeriketako proba, 1.900 metro, egin zuen hernaniarrak. Bizikletako zatia –90 kilometro–  eta korrikakoa –maratoi erdia– Arkaitz Elorza eta Xabier Manzisidor azpeitiarrek egin zuten.

Ampostako (Katalunia) triatloian podiumaren koska gorenera igo zen Luis Goñi hernaniarra. Distantzia erdiko errelebozkako proban, Arkaitz Elorza eta Xabat Manzisidor azpeitiarrekin batera osatutako Etxaun izeneko taldearentzat izan zen garaipena, joan den asteburuan.

Goñik igeriketako zatia egin zuen –1,9 kilometro–, bizikletakoa egin zuen Elorzak –90 kilometro–, eta korrika maratoi erdia eginda osatu zuen errelebozkako triatloia Manzisidorrek. 4.03.07 denborarekin irabazi zuen proba Etxaun taldeak, sailkapeneko bigarrenari 25 minutuko aldea aterata. Sei talde lehiatu ziren distantzia erdiko errelebozkako Ampostako proban.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!