Oier Arsuagak 16garren txapela lortu du Hernaniko pelotarientzat

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 12a, 08:42

Lier Zugasti eta Oier Arsuaga

Lier Zugasti taldekideari irabazi zion Amezketan, 18-9, Haur mailan Berezkoen finala.

Oier Arsuaga pelotari hernaniarrak 18-9 irabazi zion Lier Zugasti hernaniar eta klubeko kideari, Amezketan jokatutako Gipuzkoako Berezkoen Haur Talentu Txapelketako finalean. Hau da C.D. Hernaniko pelotariek denboraldian irabazten duten 16garren txapela, 31 final jokatu dituzte.

Txapelketa pribatuei dagokienez, kadeteetan, Zaramagan, Ekhi Oses finalean da Aitor Etxeberria oiartzuarrarekin batera. Ilunpeko Etxaniz-Artetxe bikoteari irabazita pasa dira finalera.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!