Polaina anaiak garaile, mus txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 12a, 00:00

Pasa den ostiralean lehenengo zortzi sailkatuentzako afaria antolatu zuen elkarteak, eta horrekin batera sari banaketa egin zuten.

 

Dagoeneko amaitu da Santa Barbara Elkarteko mus txapelketa, bi hilabetez martxan egon ostean, eta antolatzaileek aitortu dute giro ederra sortu dela. Aurten gainera, iaz baino jende gehiagok hartu duela parte adierazi dute, 24 bikotek hain zuzen ere. 
Txapelketako irabazleak Ander Polaina eta Asier Polaina anaiak izan dira, eta txapeldunordea, berriz, Bittor Loran eta Dani Plaza. 
Pasa den ostiralean, txapelketako lehenengo zortzi sailkatuentzat afaria antolatu zuen Santa Barbara elkarteak, eta horrekin batera sari banaketa ere egin zen eta ondorengoak eraman dituzte sari gisa etxera: Lasa anaien gazta bana, hainbat sagardotegitako sagardoa eta Errioxako ardoa.
Amaitzeko, Santa Barbara elkarteko kideek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei, «eta modu batera edo bestera txape
lketa aurrera ateratzen lagundu dutenei».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!