Illarratsuetarako bidea konpontzeko lanak, abian

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 12a, 00:00

Udalak jakinarazi du Santa Barbara auzora daraman Illarratsueta bidea konpontzeko lanak hasi direla aste honetan. Lehenengoak obra zibilari dagozkionak izango dira, eta aurreikuspenen arabera, bi astez luzatuko da obra zibila. Horrez gain, Bentatxoko eta Arrikarteko bidegurutze bitartean, asfaltoa berrituko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!