Mohamed Farajallah aktibista palestinarrak hitzaldia eskainiko du gaur, udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 12a, 00:00

Mohamed Farajallah aktibista, hitzaldi batean.

Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzaldia, udaletxeko pleno aretoan, Palestinara Hernani herri ekimenak antolatuta. Euskal Herrian bizi den ekintzaile aktibistak, besteak beste, Palestinako okupazioari buruz jardungo du.

 

Gaur arratsaldean, Mohamed Farajallah ekintzaile palestinarrak hitzaldia eskainiko du Udaletxeko pleno aretoan, Gernikatik Palestinara Hernani herri ekimenak antolatuta. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da hitzaldia, gaztelaniaz.

Euskal Herrian bizi den ekintzaile aktibistak Palestinako okupazioari buruz jardungo du; hala nola, okupazioaren historia, apartheiden ezaugarriak... Eta horrez gain, zenbait kontzeptu ere argituko ditu, besteak beste, sionismoa eta antisemitismoa. Bertaratzen direnek, zalantzak helarazteko aukera izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!