3x3 saskibaloi txapelketa larunbatean Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 11a, 13:04

Latxunbeko pistan antolatuko da, kategoria ezberdinak izango dira eta irekia da.

Larunbatean Hernani Saskibaloiko kideek 3x3 saskibaloi txapelketa antolatuko dute Latxunbeko pistan. Adin, sexu eta saskibaloi maila guztietako jendearentzat dago zuzenduta..
 
Izena emateko aukera egongo da egunean bertan, baina  hkesaskibaloia@gmail.com helbidera mezua idatzi daiteke aldez aurretik izenemateko. Inskripzioa doakoa izango da mini zein gazte kategorietan eta 20 euro ordaindu beharko dira taldeko kategoria nagusian parte hartzeko. 
 
Irabazle guztientzat sariak egongo dira.
 
Egitaraua hurrengoa izango da:
 
10:00etan 12 urtez azpikoentzat MINI KATEGORIA jokatuko da.
10:40-11:00 aldera 13 eta 16 urte bitartekoentzat GAZTEEN KATEGORIA jokatuko da.
12:00etan 16 urtetik gorakoentzat KATEGORIA NAGUSIA hasiko da, goizean taldeen fasea jokatuz eta 15:30etatik aurrera final laurdenak, final erdiak eta finala jokatuz. Gainera, arratsaldeko 16:30etan denboraldian zehar saldu diren rifen zozketa egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!