David Rojok urrea eta zilarra, Gipuzkoako Atletismo Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 11a, 12:46

David Rojo, mailu jaurtiketako urrezko dominarekin.

CD Hernaniko David Rojok urrea eta zilarra lortu berri ditu aire zabaleko Gipuzkoako Atletismo Txapelketan. Pasa den larunbatean mailu jaurtiketan lortu zuen urrea eta zillara, disko jaurtiketan lortu zuen, hurrengo egunean.

 



Igandean bertan, Oier Arrutik, Iban Lertxundik, Hodei Sasiainek eta Endika Barralek zilarrezko domina irabazi zuten 4x400 metrokoan. 3:30.16 denbora egin zuten eta klubeko markarik onena hobetu dute ia 37 urteren ondoren.
1987ko abuztuaren 2an, Donostian, Oskar Garinek, Iñaki Ijurkok .Jesus Mari Gomezek eta Juan Carlos Gonzalezek  3:36.1ko denbora egin zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!