Unax Uralde hernaniarrak zilarra lortu du, skiffean, Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketan jubenil mailan. Legution jokatu zen estropada pasa den asteburuan eta Orio Arraun Elkarteko arraunlariak bere txanda irabazi zion Ur Kirolakeko ordezkariaren aurretik, hamar ehuneneko aldearekin.
Bigarren txandan parte hartu duen Getxoko arraunlariak lortu du urrea eta txapeldun irtetea. Azpimarratzekoa da, halaber, hernaniarra lehen urteko jubenila dela. Ekainaren 21etik 23ra, Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan izango da, Sevillan. Zortziko ontzian arituko da Uralde Oriorekin.