Hernaniko Burujabetza kontseiluak dagoeneko amaitu ditu auzo batzarrak, eta horrenbestez, orain batzar horietan ateratako proposamenak aztertuko ditu. Horretarako hitzordua jarri dute, hilaren 14ean. Kontseiluko kideek azaldu dute erabaki horiek herritarren beharretan oinarrituak egon behar direla, eta horregatik, ezinbestekotzat jo zuten batzar horiek ahalik eta gehien zabaltzea: «behar horiek identifikatzeko, eta bide batez, Hernani Burujabe proiektua zabaltzeko».