Malen Barrenetxeak eta 'Zelai III'.ak txapela, Binakako Aizkolari Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 10a, 13:35

Lau segunduko tarte txikiarekin nagusitu ziren hernaniarra eta mallabitarra, Uxue Ansorregiren eta Nerea Sorondoren aurretik.

Ezin emozio haundiagoa izan zuen emakumezkoen Binakako Aizkolari Txapelketak, igande arratsaldean Urrestillan; eta egindako lanarekin asebeteta ez ezik, txapela jantzita bueltatu zen etxera Malen Barrenetxea hernaniarra. Karmele Gisasola 'Zelai III' mallabitarrarekin batera, garaipena lortu zuen, oso tarte txikiarekin: 6 minutu eta 19 segundutan bukatu zituzten lanak, Uxue Ansorregik eta Nerea Sorondok baino lau segundu azkarrago. Ez zen aparte izan txapelketako hirugarren bikotea ere: 6 minutu eta 30 segundu behar izan zituzten Oihana Fernandez de Barrenak eta Maika Ariztegik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!