'Maialen' zazpigarren, Lekeition

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 10a, 11:22

Prestaketarako azkeneko estropada jokatu zuen Hernaniko 'Maialen' traineruak, larunbatean Lekeition. Zortzi traineru aritu ziren emakumezkoetan, Lekeitioko XIII. Ikurriñaren lehian, eta zazpigarren sailkatu zen Hernani, 11:59 denborarekin. Aurreko estropadan baino gertuago izan zituen aurrenekoak. Hondarribia nagusitu zen 11:17 denborarekin; Zumaia izan zen bigarren, segundu bakarrera; eta Hibaika hirugarren (11:32).

San Juan (11:34), Kaiku (11:38) eta Ondarroa (11:45) izan zituen aurretik 'Maialen'ek, eta Deustu (12:30) gainditu zuen nabarmen.

Orain, azkeneko entrenamendu saioak egingo dituzte hernaniarrek, ETE Ligari ekiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!