Bertso Pelota partidua jokatu zuten atzo arratsaldean Harriatsuko frontoian. Mikel Olazabalek eta Xabat Pagolak irabazi zuten norgehiagoka, Oinatz Bengoetxeari eta Iraitz Arrutiri 40-35 irabazita.
Pelotari onena Arruti izan zen, egindako 14 tantorekin; ikusgarriak batzuk eta nahi gabe egindakoak besteak.
Atsedenaldietan Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolarien aholkuak entzuteko aukera izan zuten pelotariek, eta giro ederra sortu zen.