Arrauneko ate irekiak, etzi eta ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 10a, 00:00

Elorrabin izango dira, Hernaniko Arraun Elkartearen egoitzan, 17:00etan hasita. Izena eman behar da emailez.

Ate irekien bi saio antolatu ditu Hernaniko Arraun Elkarteak, aste honetarako. Etzi izango da aurrenekoa, asteazkenez; eta ostiralean bigarrena. Arratsaldez egingo dituzte biak, 17:00etatik aurrera, Arraun Elkarteak Elorrabin daukan egoitzan.

Saioak irekiak dira «arraun mundua ezagutu eta arraunean aritu nahi duen edozein gazterentzat», eta neska-mutil guztiei luzatu diete probatzeko gonbitea.

Ate irekien saioetan parte hartzeko, hori bai, aldez aurretik eman beharko da izena. Emailez egin daiteke, hernani.arrauna@gmail.com helbidera idatzita. Informazio gehiago jasotzeko ere, bide bera baliatu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!