Hitzaldia etzi Hernanin, Mohamed Farajallah ekintzaile palestinarrak

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 10a, 00:00

Mohamed Farajallah ekintzaile palestinarra, Europa Pressentzat adierazpenak egiten.

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan, gaztelaniaz. Palestinaren okupazioaz ariko da Farajallah.

Mohamed Farajallah ekintzaile palestinarraren hitzaldia izango da Hernanin etzi, asteazkenez, Gernikatik Palestinara Hernani herri ekimenak antolatuta. Arratsaldeko 19:00etan eskainiko du hitzaldia Farajallahk, Hernaniko udaletxeko areto nagusian, gaztelaniaz.

Palestinako okupazioa izango du hizpide, Euskal Herrian bizi den ekintzaileak. Besteak beste, jorratuko ditu okupazioaren historia, palestinarren eguneroko bizitzaren zertzeladak, apartheiden ezaugarriak... Zenbait kontzeptu ere argituko ditu hitzaldian; besteak beste, sionismoa eta antisemitismoa. Bertaratutakoen zalantzei eta galderei ere erantzungo die.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!