Udal Euskaltegiko matrikulazioa, %5 merkeago gaurtik ekainaren 21era

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 10a, 00:00

Gaur zabalduko du aurrematrikula egiteko epea, datorren ikasturterako; eta deskontua izango dute aurreneko 12 egunetan egiten dutenek.

2024-2025 ikasturteari begira, gaur zabalduko du aurrematrikula egiteko epea Hernaniko Udal Euskaltegiak. Internet bidez egin daiteke izenematea, udaleuskal­tegia.hernani.eus webguneko ize­nemate orria bete eta emailez bidalita euskaltegi@hernani.eus helbide elektronikora; edota Udal Euskaltegian bertan (Karobieta 63), astelehenetik ostiralera, goizeko 09:30etatik 13:30etara.

Ekainaren 21era arte izango da aurrematrikula egiteko aukera, eta epe horretan izena ematen dutenek, %5eko deskontua izango dute.

Ikasturteko eskaintzari eta aurrematrikulari buruzko informazio gehiago jaso nahi dutenek, telefonoz deitu dezakete Udal Euskaltegira (943 33 18 96), edo emailez idatzi euskaltegi@hernani.eus helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!