Eltzekada ostiral honetan, Antziolan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 10a, 00:00

Argazkia: Eltzekoa zaintza talde herritarra

Ostiral honetan egingo dute laugarren Eltzekada: Antziola auzoan izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita. Auzotarren arteko topaketak dira, Eltzekoa zaintza talde herritarrak antolatuta, hainbat jarduerarekin. Oraingoan, murala margotuko dute, omenaldi komunitarioa egingo dute, eta merienda ere bai, saldarekin eta tortillarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!