Zazpi jarduera eskainiko dituzte uztailean kiroldegian, eta etzi arte eman daiteke izena

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 10a, 00:00

Uretako zein lehorreko ikastaroak izango dira hilaren 1etik 31ra, Hernaniko Udalak antolatuta. Kiroldegian eta online apuntatu daiteke.

Hainbat ikastaro prestatu ditu Hernaniko Udaleko Jarduera Fisiko eta Kirol Sailak, uztailerako. Zehazki, sei jardueratako ikastaroak izango dira, uretakoak zein lehorre­ko­ak. Uztailaren 1etik 31ra eskainiko dituzte.

Uretan, igeriketa saioak prestatu dituzte, adin ezberdinetako herritarrei zuzenduta: 2007tik aurrera jaiotakoentzat adin tarteka, haurdunentzako saioak, lau hilabetetik gorako haurtxoei zuzendutakoak, eta helduentzako hastapen ikastaroak. Goizez izango dira saio gehienak.

Lehorrean, berriz, sei jarduera izango dira aukeran: pilatesa, ziklo indoor, body pumb, TRX, multifitness eta total training. Helduentzat izango dira, baina 12-16 urtekoentzako saioa ere prestatu dute total training ikastaroan. Jarduera guztietan, astean bi saio egingo dituzte, bakoitza 50 minutukoa. 


Izenematea etzi arte, eta zozketa ostegunean

Ikastaro guztietan, izenemate epea zabalik dago. Etzi arte egin daiteke, kiroldegiko harreran eta bulegoan, edota online kirola.hernani.eus atarian. Webgune horretan bertan topatu daiteke ikastaroei buruzko informazio guztia, eta kiroldegian ere eskatu daiteke.

Prezioak ikastaro bakoitzaren araberakoak izango dira, baina kasu guztietan izango dute pre­zio merkeagoa kiroldegiko bazkide direnek. Ikastaro bakoitzeko plaza kopurua mu­ga­tua denez, jende gehiagok ize­na eman duen kasuetan zozketa egingo dute. Ostegun honetan bertan izango da zozketa, eta hurrengo egunean jarriko dituzte zerrendak ikusgai, arratsaldeko 14:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!