Galizian izan da aste honetan Goiz Eguzki Hernani hartubol taldea, bertan egonaldia egin eta hainbat partidu jokatzen. Zehazki, hiru topaketa egin dituzte, Ourensen, Pontevedran eta Vigon, bertako taldeekin. Primerako giroa lagun, esperientzia ahaztezina bizitu dute hernaniarrek.