Ate irekien eguna izango da asteartekoa, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Pelota Elkarteak antolatuta, arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara izango dute esku pelota probatzeko aukera, neska-mutil gaztetxoek.
Zehazki, 2014 eta 2017 urteen artean jaiotakoei zuzenduta dago ate irekien saioa; aurten 7 eta 10 urte artean beteko dituztenei, alegia. Adin tarte horretako neska eta mutil guztiei luzatu diete bertaratu eta proba egiteko gonbitea: «Bertan, aukera izango duzue Hernaniko neska eta mutil pelotariekin batera aritzeko», animatu dituzte.