Bidasoako erraldoi eta buruhaundiak, Karabelen

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 9a, 00:25

Kultur Biraren barruan, bisita berezia jasoko dute hernaniarrek gaur. 12:00etan abiatuko dira Oleta plazatik, herriko dultzaineroen laguntzaz.

Belkara Auzo Elkarteak antolatuta, hitzordu berezia izango da gaur Karabel auzoan, Kultur Bira ekimenaren baitan: Bidasoako erraldoi eta buruhaundien bisita jasoko dute herritarrek.

Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Oleta plazatik, kalejiran, Hernaniko dultzaineroekin batera. Auzoan zehar ibiliko dira, adin guztietako herritarrak festa giroan murgilduz. Hernaniar guztiei luzatu die auzora hurbiltzeko gonbitea, Belkarak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!