Orkatzategira eta Aitzuloko begira irteera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 9a, 00:00

Oñati ingurura egingo du irteera gaur, Mendiriz Mendi elkarteak. Goizeko 08:30etan elkartuko dira Biteri ondoan, eta Araotz auzora joango dira. Bertatik, Orkatzategiko tontorrera igoko dira, eta Aitzuloko kobazulo ikusgarrira egingo dute bisita. 9 kilometroko ibilbidea izango da, zailtasun berezirik gabekoa. Nork bere janaria eraman beharko du, arratsalde partean bueltatuko baitira Hernanira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!