Bertsoak eta pelota protagonista Osiñagan, euriak egun polita ez zapuzteko esperantzan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 9a, 00:00

Haurrek ez ezik, helduek ere bota zuten izerdi pixka bat, atzo goizeko jolasetan.

Ekintza ugarirekin bukatuko dituzte auzoko jaiak gaur: azoka, bazkaria, bertso-pelota desafioa...

Begi bat festetan eta bestea zeruan izango dute Osiñagako au­zotarrek, gaurkoan ere. Nahi­ko ondo portatu zitzaien eguraldia atzo, eta egun ederraz gozatu zuten jaietan: auzoko familia giroan goizean, eta ingurutik bertaratutako jende oldearekin arratsaldeko herri kirol eta sagardo dastaketetan. Egun ederra daukate prestatuta gaurko, bertsoak eta pelota bereziki protagonista direla. Euriak traba ez egitea bakarrik falta...


OSIÑAGAKO JAIETAN GAUR

11:00, Auzoko baserritarren produktuen azoka.

12:00, Gazteen arteko pelota partiduak.

13:00, Bertsolariak: Unai Agirre eta Aitor Mendiluze.

14:00, Bazkari herrikoia Arria­tsun, Euskal Parrillakoen eskutik.

18:00, Bertso-pelota: Xala-Pascual, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze bertsolariekin.

Ondoren, Trikitilariak, LAY taldearekin.

Erlazionatuak

Osiñagako Jaiak - Larunbata

Kronika - Erredakzioa eka 08 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!