Udako kontzertua eskainiko du gaur arratsaldean Goiz Eguzki abesbatzak

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 8a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da kontzertua, Goiz Eguzkin. Bertan, Hernaniko setioaren askapeneko pasarteak oroituko dituzte.

Gaur arratsaldean eskainiko du Goiz Eguzki abesbatzak urteroko Udako kontzertua. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia, Goiz Eguzkiko lorategiko Gingkopean. 

Aurtengoa saio berezia izango dela ziurtatu dute antolatzaileek; izan ere, Hernaniko setioaren askapenaren 150. urteurrena dela eta, garaiko gertakariak oroituko dituzte bertan: «Gerrak eragindako oinaze horrek gure herriari eman dion izaera gogorarazi nahi dugu». 

Horretarako, Vinaixa Gartzia Ezeiza zuzendariak moldatutako 'Hernaniko Martxa' edo 'Ekainaren 2a' pieza abestuko dute kontzertuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!