Ekainaren 22an izango da II. Kolpez Kolpe

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 8a, 00:00

Argazkia: Buruntzaldeko GKS.

Buruntzaldeko GKS-k bigarrenez antolatu du boxeo jaialdia, eta egun osoko egitaraua prestatu du hilaren 22rako.

Buruntzaldeko Gazte Koordinadora Sozialistak bigarren aldiz antolatu du Kolpez Kolpe jaialdia. Ekainaren 22an izango da aurtengoa, eta egun osoko egitaraua prestatu dute.

Goizeko 11:00etan 'Faxismoa hemen eta orain: zergatik egin aurre?' hitzaldia eskainiko dute Kontrakantxa gaztetxean. Ondoren, eguerdiko 14:00etan, bazkaria egingo dute Elizatxo ikastolan, eta arratsaldean leku berean izango da kirol ikuskizuna, 18:00ak aldera.

Bazkarira joateko txartelak salgai daude Txili tabernan, 10 euroren truke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!