Txakolinaz gozatu zuten Santa Barbara elkartean

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 8a, 00:00

Goraino bete zen Santa Barbara.

30. edizioa izan da aurtengoa, eta jende ugari bertaratu zen lau txakolindegitako produktuak dastatzera. 

Aurreko asteko larunbatean ospatu zuten Santa Barbara Elkartean 30. Txakolin Eguna. Giro ederra sortu zen elkarteko terrazan, eta txakolinaren txinpartaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutako herritarrek. 

Lau txakolindegitako produktuak dastatu zituzten bertan; Agerrekoak, Ameztoikoak, Gaintzakok eta Ulaciakoak. Gainera, elkarteko kideek 1.800 pintxotik gora prestatu zituzten mokadutxoa egiteko. Jan eta edatearekin batera, Hernani eta txakolinaren historiari buruzko eskuorriak banatu zituzten. 

Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartu zuten herritarrei eta Hernaniko Udalari, 30 urte hauetan emandako babesagatik. 

 

Josu Maciciorrek irabazi zuen zozketako saria

Egindako zozketan Josu Macicior izan zen irabazlea. Txakolina, edalontzien sorta eta txakolindegien zenbait opari eraman zituen etxera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!