Kalez Kale Kantari eta erromeria, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 8a, 00:00

Hitzordu bikoitza dute gaur hernaniarrek. Aurrenekoa Kalez Kale Kantariko lagunekin izango da, eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Plaza Berritik. Kaxkoan barrena ibiliko dira kantuan. Kantatzeaz gain, dantzatzeko parada ere da, izan ere, erromeria antolatu dute, arratsaldeko 18:00etarako. Oinkada muxiko taldearen laguntzarekin herritarrek mugimenduan jarriko dute gorputza. Tilosetan izango da erromeria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!