Unax Uraldek zilarra lortu du Oriorekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 8a, 00:00

Gipuzkoako Txapelketan aritu zen zortziko jubenilean pasa den astean. Gaur Euskadiko Txapelketak izango dira.

Unax Uraldek zilarrezko domina lortu zuen Gipuzkoako Aulki Mugikorreko txapelketan, jubenil mailan, Orio Arraun Elkarteko zortzikoarekin. Legution jokatu zen txapelketa eta bigarren postua lortu zuten oriotarrek, 6 minutu eta 54 segunduko denborarekin, Urki irabazlearengandik zortzi segundora. 

Estropada gogorra izan zen haizea kontran zegoelako. Gipuzkoako Txapelketa honetan, Unax Uraldek, ez du skiffean parte hartzerik izan, duela hilabete gutxi distantzia luzean Euskadin lortutako urrea irabazi eta gero. 

Gaur, berriz ere Legution jokatuko den Euskadiko Txapelketan, bi modalitateetan parte hartu dezake. «Gipuzkoan zilarra irabazi dugu, baina Euskadiko Txapelketan urrea lortzen saiatuko gara, bai zortzikoan, baita skiffean ere, honek Espainiako Txapelketarako erreferentziak ematen baitizkigu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!