Sei hernaniar Basaurin, Joko Eskolarretan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 8a, 00:00

Parte hartu zuten bost hernaniarrak, Basaurin.

Gipuzkoarekin hautatuak izan ziren Irati Mujika, Laia Zamora, Laiene Iturbe, Ixone Muñoa eta Peru Zuza.

Haur mailako sei atleta hernaniar hautatu zituen Gipuzkoako selekzioak, Joko Eskolarren 41. edizioan parte hartzeko. Basauriko pistan jokatu zen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko urteroko lehiaketa.

Irati Mujikak ez zuen 500 metrotan parte hartu baja izan zelako, nahiz eta hautatua izan. Laia Zamorak altuera jauzian irabazi zuen eta Laiene Iturbek hirugarren amaitu zuen. 80 metro hesi proban, Uxue Rodriguezek laugarren azkarrena izan zen helmugan. 80 metro lauetan Ixone Muñoa seigarren izan zen bakarkako proban eta erreleboetan Gipuzkoarekin gailendu zen 4x 80 metroko lasterketan. Peru Zuza bosgarren izan zen 3.000 metrotan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!