Espainiako Txapelketaren aurretik txapelketa ona, Enaitz Goñik

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 8a, 00:00

Gipuzkoako Sarian, Paco Yoldin, bere markarik onenak lortu ditu lau probetan.

Gipuzkoako Open Saria txapelketa jokatu zen pasa den asteburuan Donostiako Paco Yoldi igerileku luzean. Bertan, Astigarragako eta Hernaniko igerilariak aritu ziren eta Enaitz Goñik 200 metro estilo libreko proban garaipena lortu zuen, 1:54.92ko denborarekin. Lau proban hartu zuen parte (100 libre, 53:08; 50 libre, 24:68; 200 libre, 1:54.92; eta 50 bizkar, 28:15) eta denetan bere markarik onena eta finalera sailkatzea lortu zuen. Ekainaren 18tik 22ra Espainaiko Trials Olinpikoak izango dira Mallorkako Son Hugo igerilekuan eta sasoi betean iritsiko da, Hernanin jaio eta Astigarragan bizi den igerilaria. 

Olatz Altuna hernaniarra ere aritu zen 50 eta 100 metro estilo libreko probetan. 50ekoan finalera sailkatu zen eta laugarren amaitu zuen. Goizeko 27:17ko denbora izan zen bere onena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!