Arrosagary eta Galdos, trinketeko Espainiako txapelaren bila

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 8a, 00:00

Mendillorriko trinketean izango da gaur finala, 16:00etan. Hernani B-ko bikoteak Errekaleor A izango du aurkari, txapelaren lehian.

 

Espainiako Trinkete Txapelketan, gomazko paletan, Hernanik bikote ordezkari bat izango du gaur Mendillorrin jokatuko den finalean. Leire Galdos (Oiartzun) eta Izaskun Arrosagaray (Luzaide) Hernaniko bi ordezkariek Errekaleor A klubeko Ane Ibañez eta Nagore Martin izango dituzte aurrez aurre. 16:00etan hasiko dira finalak.

 

Bigarren mailako final zortzirenak eta final laurdenak, Herrikoian

Tilos 7 Pasa txapelketan hasi dira kanporaketekin. Honela, etzi astelehenean final zortzirenetako hiru partidu jokatuko dira Bigarren mailan, 17:45etan hasita:

-Del Cura-Sanchez/Tapiz-Etxebe

-Larretexea-Etxeberria/Mendigain-Zubiria

-Xiker-Aritz/Elizegi-Gamio

Asteartean beste bi jokatuko dira:

-Irazustabarrena-Salaberria/Alkorta-Beloki

-Bittor-Markel/Josu Mante 

Asteazkenean, Herrikoian, final laurdenetako partidu bat jokatuko da. Domin-Larin bikoteak, Otegi-Arizkorreta izango dituzte aurkari. Ostegunean ere beste bi kanporaketa jokatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!