Sagar Sugar Festak, ongi etorria udarari

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 8a, 00:00

Ekainaren 29an Zelaia eta Bizio ekoizleek egun osoko ekitaldia antolatu dute Zelaia sagardotegiko atari zabalean.  Hainbat ekoizle elkartuko dira lehengai ezberdinekin egindako sagardo desberdinak probatzeko eta, janari postuak, DJak eta jarduera artistikoak izango dira.

Zelaian udarari ongi etorria egingo diote Sagar Sugar Festarekin, ekainaren 29an. Zelaia sagardotegiko instalazioen atari zabalean, eguerditik gauera (12:00etatik 21:00etara) arte luzatuko da sagardoari eskainitako ekitaldia. Zelaia eta Biziok, Euskal Herriko bi sagardo ekoizleek antolatuta, sagardoaren mundua kontsumitzaileei hurbiltzea da asmoa eta aurtengo sagardoa botilan aurkeztea. Ekoizleak, janari postuak, DJak eta jarduera artistiko desberdinak egongo dira. «Ekitaldirako sarrerak laister jarriko ditugu salgai Zelaia webgunean».

Euskal sagardo tradizionala gure eskualdean ikur den arren eta hura babestea betebehar bat den arren, ekitaldi honen helburua sagardoak jendeari hurbiltzea da. Sagarra ez ezik, beste fruta eta botaniko batzuekin ere egiten dira sagardoak, eta, horrez gain, arauetatik ateratzen diren elaborazio-metodoak edo aurkezteko modu ezberdinak erabiltzen dira. Sagar Sugar Festa aukera bikaina da produktorea kontsumitzailearekin giro lasaian konektatzeko, bien arteko elkarrizketa eta aberasgarritasuna bideratzeko.

Sagar Sugar Festak eskualde ezberdinetako hamar sagardo eta beste edari ekoizle baino gehiago izango ditu: guztiak probatzeko aukera izango da, proposamen interesgarri eta anitzak. Besteak beste, Zelaia, Bizio, Astarbe, Oiharte, Meta, Errebelde, La Petite Boisson, Kalder, Bordatto eta Oialume Zar izango dira ekitaldian.

 

Gastronomia, musika eta artea

Sagardoarekin batera, protagonista nagusia, Sagar Sugar Festak gastronomia, musika eta proposamen artistiko desberdinak ere izango ditu ardatz, horrela eguna pasatzeko ekitaldi ezin hobea bihurtuz. Elkano 1, Kuia, Bouiboui Shop eta Okappi's Smoke & BBQ bezalako proposamen gastronomikoak bertan izango dira, ogitartekoetatik hasi eta gozoetaraino denetarik eskainiz, dedikazio eta kalitate haundienarekin prestatuta. Tailerrak ere egingo dira diziplina ezberdinetako espezialistekin.

 

Zelaia eta Bizio: bi indarren batasuna

Sagardoaren eskola zaharra eta berria elkartu egin dira elkar elikatzeko eta indartzeko.. Zelaiak, ehun urte baino gehiagoko historia du, eta Biziok, ibilbide labur baina bizia, oso lotuta egon dira Bizio sortu zenetik. Sagar Sugar festa talde-lana da, sagardoa kontsumitzaileengana gero eta gehiago hurbiltzeko eta edari honen ahalmen guztia erakusteko. Sagardo joera berriak dastatu nahi dituztenentzat dago batez ere zuzenduta.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!