Malum Rex, Munduko sagar taberna bakarra

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 8a, 00:00

Malum Rex bere proposamen gastronomiko haragijale-beganoaren fusioan oinarritzen da, kontzeptu berritzaile bat ingurukoen ondoan sagardoaz eta gastronomiaz gozatzeko.

Malum Rex sagar taberna kontzeptu berria zabaldu du maiatzean Petritegi sagardotegiak. Malum Rexek latinez «sagarraren erregea» esan nahi du eta hori, lokal honen irudi berritzailean islatzen da. Bere proposamen gastronomikoa haragijale beganoaren fusioan oinarritzen da, eta sagar taberna hau, sagar eta txingarraz gozatzeko lokal alternatibo bat da, gastronomia-kontzeptu berritzaile bat zureen ondoan zoriontasun une bat bizitzeko. Munduko lehena da mota honetakoa. 

Bertako eta atzerriko hainbat estilo eta formatutako sagardoen 40 erreferentzia baino gehiago daude zain Malum Rexen: jatorri-deitura, pet-nata, apardunak, izotzezkoak, cider-ak, destilatuak, bermuta sagardoarekin, koktelak... Eta bai, sagar tabernak kanila anitzeko kanoi-ontzi bat du, harrituko zaituzten dozena bat erreferentziarekin.

Galdu ezin duzun beste gauza bat Sagardoen Bitrina da, Malum Rex kontzeptuarentzat bereziki diseinatutako kamera.


Plater haragijale-beganoak 
eskaintzen dira

Sagardo freskagarriak uztartzeko, zer hobe norberak egindako plater haragijale beganoz osatutako proposamen gastronomiko dibertigarri eta goxoa baino gauza hoberik ez dago. Hala eskaintzen dira kartan, pakorak, landare-musaka, txuleta edo beganozko burgers izugarriak, Costi-Rex mamitsuak, sagar-krumblea... Klasikoei ere egiten zaie keinua, hala nola sardina erreei (ekainetik irailera), Astigarragako tomate-entsaladari, tokiko haragi-txuletari edo gazta-tartari.

Malum Rex-en arkitektura, diseinua eta xehetasun guztiak ahalik eta gehien zaindu dira, benetako esperientzia gastronomiko atsegina eskaintzeko.

 

Atzo hasi zen Sagarra Jo! Festibalak gaur izango du jarraipena Malum Rexen

Atzo eta gaur Sagarra Jo! festibala ari dira ospatzen Malum Rexen. Jaialdiak musika, merkatua, food-truck eta hainbat jarduera ari da bizitzen. Atzo, Iker Plazaola «Plaxa» umoregileak bakarrizketa ederra eskaini zuen barre algarak sortuz, eta ondoren Janus Lesterren musikak alaitu zuen giroa.

Gaur, 11:00etatik aurrera, artisau azoka eta musika izango dira Dantz Music-en eskutik. 12:00etatik 16:00etara food-truck bat egongo da burgerekin, patatekin eta Malum Rexeko sagardoekin. 18:30etan, estilo desberdinetako eta nazioarteko sagardoen dastaketa izango da Dani Cormanen eskutik (sarrerak malumrex.eus webgunean salgai daude). Dantz Musicek gaua girotuko du.

Jaialdian zehar txuleta eta begana burgerak, patatak eta sagardoak izango dira Sagar Tabernan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!