Talo Egunak eta Mendialdeko Azoka Ibiltariak bat eginen dute gaur, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 8a, 00:00

Erakusketak eta tailerra antolatu dute Talo Eguna ospatzeko.

Mendialdeko Azoka Ibiltariak postuz eta produktuz beteko du herria, eta jarduera ugari antolatu dituzte Talo Egunaren baitan. Goizeko 11:00etan zabalduko dituzte azokako postuak, eta arratsaldean eginen dute talo tailerra. 

Egun berezia izanen da gaurkoa goizuetarrentzat. Izan ere, bat egingo dute bertako Talo Egunak eta Mendialdeko Azoka Ibiltariak, herriko eta inguruko tradizioak uztartuta. 

Mendialdeko Azokaren helburua «publiko berriak erakartzea eta egonaldia luzatzea» da, bisitariek «lurraldea hobeto ezagutzeko»: «Horretarako, azoka ibiltariaren izaerarekin bat eginez, sukaldaritzako tradizio batez baliatu da, taloarena, oraindik Goizuetan errotuta dagoena eta, zeharka, tokiko beste produktu batzuk goraipatzen dituena». 

Taloaren Egunaren bidez, berriz, lurraldean bizirik dagoen ohitura gastronomiko bat oroitu eta transmititu nahi dute: «Aldarrikatu nahi dugu produktu xume honek, udaleko eta oro har, eskualdeko nekazaritzako eta abeltzaintzako ekonomia eta tradizioari eusteko egiten duen ekarpena». 

Talo egunaren baitan, erakusketa bat ere izanen da ikusgai, eta bertan, talogintzari lotutako antzinako argazki eta tresna zaharrak izango dira. Trasmisioa, talo tailer baten bidez gauzatuko dute, batez ere etxeko txikiei zuzenduta. Tailerra arratsaldeko 16:00etan izanen da, eta gainerako ekintzak, goizean gauzatuko dituzte. Horrez gain, beste bi erakustaldirekin osatuko dute egitaraua: lehenik, artaburuak aletzeari buruzko erakustaldiak egingo dituzte, eta ondoren, Saralegi Taloakeko kideek arto opila nola egiten den erakutsiko dute. 

 

Gorrititik Goizuetara iritsi da Azoka Ibiltaria

Gorritiri lekukoa hartu dio Goizuetak Mendialdeko Azoka Ibiltaria jasotzeko. Bosgarren edizioko hirugarren azoka antolatu dute gaurko, eta postu ugarirekin beteko dute herria. Horietan gazta, ezita, taloa, hestebeteak, haragia, zura, zeramika, metala eta beste zenbait produktu erosteko eta ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. 

Guztira 24 postu izango ditu azokak; nekazaritzako elikagaien 12 eta eskualdeko artisauen 12. Antolatzaileek nabarmendu dute azoka honen bidez sustatu nahi dutela «Goizueta bezalako landa eremuetako ingurumenarekin, paisaiarekin, ekonomiarekin eta kulturarekin kontziente eta arduratsu den kontsumoa».

 

TALO EGUNA 2024

GOIZUETA

GAUR

Goizean zehar, talo postuak, talo eta artoaren inguruko historia eta tresnen erakusketa eta artoa kerkeiltzen erakustaldia.

11:00-14:30 Mendialdeko Azoka Ibiltaria (Plazaola-Mendialdeko ekoizle eta artisauen produktuak 24 postutan).

12:00 Arto opila nola egiten den erakustaldia.

16:00 Talo tailerra umeentzat Umore Ona elkartean. Izena emateko epea itxita dago.

 

MENDIALDEKO AZOKA IBILTARIA

ELIKAGAIAK

DOMIÑA: Betizu haragia eta hestebeteak

JOXE RAMÓN: Eztia, propolioa eta argizariak

GOIZUETAKO TALOGILEAK: Taloak

GOIZUETAKO EZTIA: Udaberriko eta udazkeneko eztia

ASUNBORDA: Barazkiak

SARALEGI TALOAK (LEITZA): Taloak

EKOLLAONDO (GOLDARATZ-IMOTZ): Ahuntz gazta eta arraultzak

EKOSAGAR (OSOTZ-IMOTZ): Sagar zuku eta 
mermeladak

KATEALDE PATEAK (ALTSASU): Pateak

AMA-UR (BAZTAN): Garagardoa

GIL PAGOLA (EULTZ): Olioa

NEGUTOKI (AZPEITI): Eusko Label tomateak

 

 

ARTISAUTZA

TXIRIKORDA: Konplemetuak eta pitxiak

KONTXI BILLABONA: Ukenduak

BELEN APEZETXEA: Margogintza

ARRATE ETXEBERRIA: Puntu eta gantxilua

GARBIÑE ETXEBERRIA: Egurrezko tailak eta gantxilua

ZAPATARI (ERASO-IMOTZ): Zapatak

AGEDA GOIKOETXEA (ETXALEKU-IMOTZ): Pitxiak

AINHITZE MARTIRENA (UITZI-LARRAUN): 
Sojazko kandela aromatikoak

KIHAN (LEKUNBERRI): Bitxiak eta ehiungintza

SOJONATURA (LEKUNBERRI): Kosmetika naturala

SU TA LUR (IZURDIAGA-ARAKIL): 
Zeramika eta belarritakoak

ANGEL BEUNZA (GERENDIAIN-ULTZAMA): 
Egurrezko tailak

Karaktereak: 1031 | Hitzak: 114 | Paragrafoak: 29 | Lerroak: 37 /60 | Zutabeak: 2
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!