Jabetze Eskolaren ikasturte bukaerako festa egingo dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 7a, 00:00

Saioa Iraola, Clara Wolfram eta Ainhoa Usandizaga.

Arratsaldeko 17:30etan izango da gaurko festa, 'Bakarrik ezin, lagunekin bai' izenburupean.

Ekaineko egitarauaren barruan, gaur egingo dute Jabetze Eskolako kideek ikasturte amaierako festa. Lehenengo aldiz antolatu dute jarduera, 'Bakarrik ezin, lagunekin bai' izenburupean; bertan Jabetze Eskoletan parte hartu duten emakumeak «elkartu, saretu eta elkarrekin ongi pasatzea» da helburua. 17:30etan hasiko da festa. 

Gainontzean, jarduera ugari izango dira ekainean zehar Kulturarteko Plaza Feministan. Ekainaren 10ean eta 18an, esaterako, etxeko langileentzako trebakuntza eskolaren bigarren modulua eskainiko dute. Oraingo honetan ongizate laborala eta emozionala landuko dituzte.

EKAINA KULTURARTEKO PLAZA FEMINISTAN

HERNANI

GAUR

17:30 Bakarrik ezin, lagunekin bai. Jabetze Eskolaren
ikasturte bukaerako festa.

EKAINAK 10 eta 18

16:00-18:00 Etxeko langileentzako trebakuntza eskolaren bigarren modulua.

EKAINAK 23 eta 25

18:00-22:00 Indarkeria sexistarik gabeko gunea, Tilosetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!