Joaneko markagailua iraultzen saiatuko dira gaur Hernaniko pelotariak Madalensoro frontoian

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 7a, 00:00

Xabier Apaolaza eta Markel Lizeaga arituko dira nagusietan.

Hernaniko partiduetan etxekoek nagusien mailakoa bakarrik irabazi zuten, eta 1-2 atzetik joango dira gaur Oiartzunera. 

Gaur arratsaldean jokatuko dituzte Hernaniko pelotariek Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final laurdeneko itzuliko partiduak. Oiartzungo Madalensoro pelotalekuan arituko dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bertan, joanekoan eskuratutako emaitza iraultzeko premia dute hernaniarrek, 1-2 atzetik baitaude une honetan. Berdindu ezkero, 17 tantoko aldea atera behar du Hernanik.

Kadete mailan Ekhi Osesek eta Manex Alberdik osatuko dute Hernaniren bikotea; jubeniletan Xuban Iturbe eta Oihan Legarreta arituko dira; eta nagusietan Xabier Apaolazak eta Markel Lizeagak jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!