Enherkomek gaur inauguratuko du Zubipeko instalazio fotoboltaikoa

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 6a, 00:00

Zubipeko instalazio fotoboltaikoa, airetik ikusita.

18:00etan izango da inaugurazio ekitaldia, Zubipen bertan; eta gonbitea luzatu diete herritarrei.

Gaur inauguratuko du Zubipeko instalazio fotoboltaikoa Enherkom kooperatibak, Hernaniko Energia Komunitateak. Arratsaldeko 18:00etan izango da ekitaldia, Zubipe futbol zelaian bertan; eta bertaratzeko gonbitea luzatu diete herritarrei.

Zubipekoa da Hernaniko Autokontsumo Par­­tekaturako garatu duten lehe­nengo instalazioa, eta dagoeneko martxan dago. Inaugurazio ekitaldia baliatu nahi dute ospatzeko instalazioa martxan jarri izana, eta ezagutzera eman eta aldarrikatzeko bertako komunitate eredua.

Ekitaldian bertan, argazkia aterako dute, irudikatuz instalakuntza bera, komunitatea eta aliantzak: bazkideak, onuradunak, erakunde publikoak, Hernaniko eragile sozialak, inguruko energia komunitateak...

Ordu erdi inguruko saioa izango da, eta mokadutxoa ere eskainiko dute bukaeran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!