Partidu gogorra gaur Barrenetxeak, eta doako sarrera hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 6a, 00:00

Gaur jokatuko du laugarren partidua Endika Barrenetxeak, Jabalera lagun (Loitegiren ordez), Sagardoaren Txapelketan: Ezkurra II eta Azpiroz liderrak izango dituzte aurrean, 17:30etan Galarretan. Garaipena behar du hernaniarrak, sailkapenaren azkeneko bi postuetatik ateratzeko. Partidu horren ondoren, txapelketako beste bat ere izango da: Urriza-Martirena eta Aldabe-Juanenea, aurrez aurre. Gaurko jaialdirako, gainera, sarrera doan izango dute hernaniarrek. Horretarako, nahikoa izango dute Galarretako lehiatilan NANa erakustea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!