Bidasoako erraldoi eta buruhaundien bisita jasoko du Karabel auzoak, igande eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 6a, 00:00

Bidasoako erraldoi eta buruhaundiak izango dira igandean Karabelen.

Kultur Biraren barruan antolatu du jarduera Belkara auzo elkarteak. 12:00etan abiatuko dira Oleta plazatik, Hernaniko dultzaineroekin batera.

Festa giroa nagusituko da Karabel auzoan, igande honetan. San Joanetako ohiko kalejiren tankeran, erraldoi eta buruhaundiek jarriko dute saltsa, baina ez Hernanikoek: Bidasoako erraldoi eta buruhaundien bisita jasoko dute hernaniarrek.

Belkara Auzo Elkarteak antolatu du jarduera, Hernaniko Udalak sustatutako Kultur Biraren barruan. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Oleta plazatik, Hernaniko dultzaineroek lagunduta; eta kalejiran ibiliko dira auzoan barrena, haur, gazte eta helduen gozamenerako.

Herritar guztiei luzatu die gonbitea Belkara Auzo Elkarteak, Karabelera gerturatu eta festa giroaz gozatzeko.

Oleta plazako estalkiari buruz, bilera gaur

Karabelen bertan, beste hitzor­du bat ere badaukate auzotarrek gaurkoan. Oleta plazako estalkiaren proiektua lantzen ari da Hernaniko Udala, eta bilera irekia deitu du gaur arratsal­derako, proiektua aurkeztu, au­zotarren ekarpenak jaso eta za­lantzak argitzeko.

Belkara Auzo Elkartearen lo­kalean (Oleta kalea 23, be­hea) izango da, 19:00etan hasita. Bileran parte hartzera gonbidatu dituzte auzotar guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!