Andre kaleko bizilagun bat naiz, eta harrituta nago maiatzaren 29an gertatu zen famili baten kaleratzearekin.
Pentsatzen dut ez dela kasu bakarra izango, baina informazioa behar dugu, egoera zaila izan arren irtenbideak bilatzen saiatzeko, laguntzeko…
Kasu hau nahiko larria da, lau umeko familia kalean dagoelako. Urtebetez alokairu bila eta denak hartuta zeuden (egun oso pisu gutxi daude), baina zerbait esan nahi du horrek.
Kaleratzea nola egin zen lotsagarria izan zen, furgonaz eta ertzainez beteta kalea. Beharrezkoa da eskandalu eta estigmatizazio hori?
Muturraren aurrean horrelako egoera bat ezin dugu onartu. Erakundeek badute zer esana, herritarrok ere bai; informatu, elkartu eta indarrak batu, gure egin behar dugu arazoa irtenbideak bilatzeko.