Antzerkiko eta dantzako ikasleen emanaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 5a, 00:00

Biteriko antzerki tailerreko ikasleak.

Arratsaldeko 19:30etan hasiko da saioa, Biterin, eta hiru pieza eskainiko dituzte. Doakoa eta irekia izango da.

Emanaldia eskainiko dute gaur Biteriko antzerki eta dantza tailerretako ikasleek. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Biteriko areto nagusian, eta doakoa eta irekia izango da sarrera. 19:10etan irekiko dituzte aretoko ateak, eta bertaratzera gonbidatu dituzte hernaniar guztiak.

Leire Otamendi eta Miren Gojenola irakasleen eskutik, kurtsoan zehar landutako hiru pieza eskainiko dituzte ikasleek. Aurrenekoan, Chillidaren testu batean oinarritutako elkarlana erakutsiko dute, eta bi tailerretako ikasleek hartuko dute parte. Bigarren pieza, berriz, 'Txarriboda' antzezlanaren egokitzapena izango da. Eta hirugarrena, Palestina omentzeko egindako pieza da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!