Ostiralean omenaldia Loidin, mugalariei

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 5a, 00:00

Loidiko oroitarrian izango da ekitaldia.

Ostiral honetan egingo diete urteroko omenaldia, Loidiko oroitarriaren ondoan, lau mugalari hernaniarrei: Florentino Goikoetxeari, Juan Manuel Larbururi, Tomas Anabitarteri eta Martin Errazkini. Arratsaldeko 19:15etan izango da. Pirinioetako ihesaldietan parte hartzen zuten guztiak ere «gogoratu eta ohoratu» egingo dituzte, Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak antolatutako ekitaldian; eta aurtengoan, bereziki, honako lauak: Maria Garaiar hernaniarra, 'Maddi' oiartzuarra, Andrée de Jongh ('Dedée') Comète sarearen sortzailea, eta Maritxu Anatola irundarra.

Larunbatean eta igandean, berriz, mugalarien oroimenezko ibilbidea osatuko dute Pirinioetan barrena, bereziki Josefa María Sansberro Etcheberriaren lana oroitzeko. Saratik Berara joango dira larunbatean, 09:00etan ekitaldia egin ondo­ren; eta Irundik Oiartzungo Er­goien auzora igandean, ordu be­rean abiatuta San Migeletik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!