Asteburu honetan ospatuko dituzte Osiñagako Jaiak, bertso txinpartadunek piztutako sua hauspotuta

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 5a, 00:00

Bertso afaria egin zuten Otsua-Enean, joan den larunbatean.

Herri kirolak, bertsoak, sagardoa eta pelota izango dira protagonista, besteak beste. Dantza Suelto Txapelketa egingo dute aurrenekoz.

Bertsotan piztu zuten Osiñagako Jaien sua, Eñaut Martikorenak eta Xabat Illarregik, joan den larunbatean Otsua-Enea sagar­dotegian. 50 lagun elkartuta, giro ederrean afaldu zuten, eta horri eutsiko diote datorren asteburuan ere. Izan ere, larunbat eta igande honetan ospatuko dituzte auzoko festak, bertsoek piztutako su hori hauspotuta.

Ohiko ekitaldi arrakastatsuak eta berritasunak uztartuko dituzte aurtengoan. Horrela, larunbat arratsaldean jendetza erakarriko dute herri kirolek eta sagardo dastaketak. Igandean, berriz, pelotak eta bertsoek hartuko dute protagonismoa, goizean eta arratsaldean. Berezia izango da arratsaldekoa, puntako bertso-pelota saioare­kin: Xala eta Pascual pelotari profesional ohiak ariko dira, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze bertsolariek lagunduta.

Afizionatuen Dantza Suelto Txapelketa izango da nobedadeetako bat: aurrenekoz antolatu dute, igande goizalderako.

OSIÑAGAKO JAIAK


EKAINAK 8, larunbata

10:30, Bizikleta bira auzoan zehar. Ondoren, hamaiketakoa Arriatsun, partehartzaileentzat.

12:00, Txupinazoa eta haur jolasak.

14:00, Bazkaria auzokoentzat.

18:00, Herri kirolak: harrijasotzen, Elene Alkorta eta Andoni Mujika; aizkoran, Ane Zapirain eta Igoin Pikabea, Oihana Fernandez de Barrenaren eta Kimetz Oñederraren kontra; eta auzoko gazteen arteko probak.

Ondoren, Bertso saioa, Hernaniko eskolako bertsolariekin.

19:30, Sagardo dastaketa.

21:30, Auzo afaria Arriatsun, Euskal Parrillakoek prestatuta.

00:30, Dantzaldia, Itzal taldearekin.

Ondoren, Afizionatuen I. Dantza Suelto Txapelketa.

EKAINAK 9, igandea

11:00, Auzoko baserritarren produktuen azoka.

12:00, Gazteen arteko pelota partiduak.

13:00, Bertsolariak: Unai Agirre eta Aitor Mendiluze.

14:00, Bazkari herrikoia Arria­tsun, Euskal Parrillakoekin.

18:00, Bertso-pelota: Xala-Pascual, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze bertsolariekin.

Ondoren, Trikitilariak, LAY taldearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!