Oleta plazako estalkiaren inguruko auzo bilera izango da etzi

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 4a, 00:00

Hernaniko Udala Oleta plazako estalkiaren proiektua lantzen ari da. Horren aurkezpena egiteko eta auzotarren ekarpenak jaso eta zalantzak argitzeko, bilera irekia antolatu du etzi.  Belkara auzo elkartearen lokalean izango da bilera (Oleta kalea 23, behea), 19:00etan. Auzotarrak bileran parte hartzera gonbidatu nahi dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!