Odol ematea, gaur anbulategian

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 4a, 00:00

Hileroko zitari eutsiz, gaur arratsaldean odola emateko aukera izango dute herritarrek. Horretarako, hitzordua hartu beharko da aldez aurretik, gaur goizean zehar deituta, ondorengo telefonora: 943 00 78 85. Odola emateko aukera izango dute herritarrek arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara, Hernaniko anbulategian. Hernaniko Odol Emaileen Elkarteak deia luzatu nahi izan die herritarrei, odola ematera gerturatu daitezen, 2024rako jarritako helburuak bete nahi baititu. Maiatzean 32 estrakzio izan ziren eta ekainaren 14an, odol emaileen egunean, Donostian egingo dituzte ospakizunak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!