Santa Barbarako danborrada entseguak gaur hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 4a, 00:00

Umeen danborrada.

Gaur elkartean bertan egin ahal izango da inskripzioa. 19:00etan izango dira entseguak.

 

Gaur bertan San Joanetako danborrada prestatzen hasiko dira Santa Barbarako kideak. Ekainaren 24an aterako da haurren danborrada, Etxeberrikoarekin batera, eta izena emateko epea gaur bertan zabalduko dute. 

Gaur elkartean bertan egin ahal izango da inskripzioa, baita hurrengo entsegu egunetan ere. 5 urtetik gorako haurrek parte hartu dezakete danborradan, eta elkarteko jantziak erabiltzeko aukera izango dute. 

Entseguei dagokienez, gaurtik ekainaren 20ra egingo dituzte, astearte, asteazken eta ostegunetan. Arratsaldeko 19:00etan izango dira saioak, elkartean bertan. 

Helduen danborradako entseguak ere astearte, asteazken eta ostegunetan egingo dituzte, arratsaldeko 20:00etan. Kasu honetan ere izena emateko epea gaur bertan zabalduko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!