'Maialen'-ek ez zuen izan egunik onena

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 4a, 00:00

Azkena amaitu zuen Hondarribian jokatutako Gipuzkoako Traineru txapelketan.

 

Hernaniko nesken Maialen traineruak ez zuen egunik onena izan denboraldiko lehendabiziko estropadan. Hernaniarrek hamargarren eta azken postuan amaitu zuten, Hondarribian jokatu zen, Gipuzkoako Traineru Txapelketa.

«Lehen luzea, ziabogarainoko bidea, nahiko ondo, txukuna egin dugu baina helmugaratzea, itzulera, gehiago kosta zaigu», adierazi zuen estropada amaieran Asier Ocon traineruaren entrenatzaileak. «Ez dugu gozatu, halere, lehen urratsa da; bidearen hasiera». Donostia Arraun Lagunak traineruak irabazi zuen nesketan eta Hondarribiak gizonezkoetan ur eremu mugituan.

Udarako denboraldiari begira azterketa txiki bat plazaratzen du Oconek. «Bi aste barru ETE Ligari ekingo diogu; taldea oso gaztea izanik, ligaren hasierako lehen zatia, egoera berrira egokitu eta ikasten joatea da. Denboraldiaren bigarren zati aldera, berriz, hau da, uztaila amaiera eta abuztu hasieran, gure mailarik onena ematea da helburua; aurreko postuetarantz ahalik eta gehien hurbiltzea, alegia».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!