Erroldako datuei buruz galdetzeko deiak egiten hasiko da gaur Hernaniko Udala

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 3a, 00:00

Urtebete iraungo du prozesuak, eta erroldan dauden hutsuneak betetzea izango da langileen egiteko nagusia.

Erroldako datuak eguneratzeko prozesua martxan jarriko du gaur Hernaniko Udalak. Horretarako, horiei buruz galdetzeko deiak egiten hasiko dira bi langile, Udalak dituen datuak «eguneratzeko, berritzeko, zuzentzeko edo zehazteko».

Deiak urtebetean zehar egingo dituzte, eta hizkuntzari dagozkion datuetan erroldan dauden hutsuneak betetzea izango da egiteko nagusia, nahiz eta beste datu batzuei buruz ere galdetu dezaketen. Horregatik, Hernaniko Udalak jakinarazi du euren izenean jasoko dituzten deiak egiazkoak direla.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!