Euskal Ligako kopatik kanpo geratu da Hernani, Alavesen aurka galduta

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 2a, 00:00

Oso partidu ona jokatu zuen Hernanik, baina ezin izan zuen markagailua irauli.

Ostiral arratsaldean jokatu zuten Euskal Ligako neskek kopako finalerdietako partidua. Alaves indartsua izan zuten aurrean, eta hernaniarrek partidu bikaina jokatu zuten arren, ezin izan zuten finalerako txartela lortu. 

Arabarrak 19. minutuan lortu zuten norgehiagokako gol bakarra, eta hortik aurrera abantailari eutsi zioten. Bigarren zatian Hernanirenak izan ziren aukera argienak, baina ezin izan zuten markagailua irauli. 

Horrela, denboraldi onari bukaera eman dio Euskal Ligako nesken taldeak. Iaz igoera lortuta, aurten seigarren postuan amaitu du liga, eta esperientzia gehiagorekin ekingo dio datorren denboraldiari. 

Kadeteek ez zuten igoera lortu

Atzo goizean Hernaniko Ohorezko Kadete mailako taldeak Euskal Ligara igotzeko play offa jokatu zuen Zubipen. Triangular formatuan jokatu zuten igoera, eta Hernanik Etxezarraren aurka 1-0 irabaztea lortu zuen arren, norgehiagoka erabakigarrian ezin izan zuen Cultural de Durango taldea gainditu (0-4). Hortaz, bizkaitarrek lortu zuten Euskal Ligarako txartela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!