Javi eta Juanan garaile, Karobiko Mus Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 2a, 00:00

Karobi elkarteko sari banaketa ekitaldiko argazkia.

Joxeren eta Mikelen aurka jokatu zuten txapelketako finala, eta partidu polita jokatu zuten.

Pasa den astean jokatu dute Hernaniko Karobi elkartean Mus Txapelketa. Partidu politak ikusi ahal izan dira bertan, eta azkenean Javik eta Juananek osatutako bikoteak lortu zuen irabaztea. FInal haundian Joxeren eta Mikelen aurka aritu ziren.

Antolatzaileak gustura geratu dira txapelketan zehar elkartean sortu den giro onarekin. Datorren urtean jarraipena izango du lehiaketak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!